Fisika

Magnetismoak orienta gaitzake?

Fisika

Sarrera
Helburuak
Erabilitako materiala
Arretazko neurriak/Aholkuak
Prozedura esperimental zehatza
Galderak
Aplikazioak eta bitxikeriak
Sakontzeko

Magnetismoa materiaren propietate magnetikoak eta haien eraginak aztertzen dituen Fisikaren arloa da.

Iman bat beste substantzia batzuk, ferromagnetikoak esaten zaienei (adibidez, burdina, kobalto, nikela edo altzairua), erakarri edo aldaratzeko gai da. Gaitasun horri eremu magnetikoa deritzo, eta imanak haren inguruan sortzen duen urrutiko akzio bat da.

Lurraren eremu magnetikoaren irudikapena

Substantzia ferromagnetikoek, eremu magnetiko baten eraginpean kokatzen direnean, iman baten propietateak hartzen dituzte. Fenomeno horri imantazio esaten diogu. Substantzia hauek eskualde txikiez osaturik daudela jotzen da, zeinetan atomo guztiek orientazio bera duten. Eskualde hauetako bakoitzari domeinu magnetikoa deritzo. Imandu gabeko material ferromagnetiko batean domeinuek zorizko orientazioak dituzte.

Lurrak iman erraldoi bat bezala jokatzen du, halako eran non ipar polo bat eta hego polo bat dituen. Gainera, iman guztiek bezala, haren inguruan eremu magnetiko bat sortzen du. Beraz, iman bat aske mugitzen uzten badugu (iparrorratzaren kasuan bezala), imana Lurreko poloen arabera orientatuko da.

Las sustancias ferromagnéticas cuando se sitúan en presencia de un campo magnético adquieren las

Behatu indar magnetikoek nola lan egiten duten. Behatu nola Lurreko eremu magnetikoak imandutako material ferromagnetiko bat orientarazten duen.

1 iman

1 ardo-botilako kortxo

1 egurrezko taulea

1 labana

1 jostorratz

1 ur-ontzia

Burdinezko txirbilak

1 gatzontzi

1 orri zuri

Lan osagarria (hautazkoa): 1 torloju edo iltze luze; kobrezko hari mehea, plastizkozko estalkiarekin; 1 pila (1,5 V); zinta itsasgarria.

  • Ziurtatu jostorratza ondo imandu duzula, imanarekin behin eta berriro igurtziz. Esperimentua ez badabil lehen aldian, horrek esan nahi du jostorratza es dela ondo imandu.
  • Kontu handiz ibili, ez jarri imana gailu elektroniko edo kreditu-txarteletik hurbil, hondatu ditzake.
  • Metalezko txirbilak oso arriskutsuak izan daitzeke begietan erori edo irentsiz gero. Maneiatu kontuz, ez egin putz haien gainean, ezta begiak edo ahoa ukitu ere egin haiekin lanean ari zarenean. Gero, eskuak garbitu gabi daudela badirudi ere. Txirbilak astiro eta kontu handiz hautseztatu, lerroak zuzen era daitezen.
  • Lan osagarria: Pila asko bero daiteke, zuzenean zirkuitulaburra eginda dagoelako. Ez erretzeko, saiakuntza denbora laburrez egin, edo pilari lotutako hari batetik eutsi ahal diozu. Pila berotzea saihesteko, kableari bonbilla edo erresistentzia bat seriean konektatu ahal diozu.
  1. Ebaki disko mehe bat (pisu txikiena izan dezan) ardo-botila baten kortxotik.
  2. Jostorratz handi bat imanaz igurtzi behin eta berriz (20-30 aldiz bitartean).
  3. Jostorratza kortxozko diskoan sartu halako eran non zirkunferentziaren zentrotik igaro eta aldez alde zeharka dezan.
  4. Urez bete ontzi zirkular txiki bat.
  5. Kokatu kontuz jostorratza duen kortxoa uretan eta utzi aske flotatzen.
  6. Behatu zer gertatzen den.
  7. Orain hurbildu imana ontzira pixkanak, lehenago polo batekin eta gero bestearekin, eta behatu zer gertatzen den.
  8. Sartu burdinezko txirbilak gatzontzian.
  9. Kokatu imana azal horizontal batean eta ipini orri bat gainean.
  10. Hatseztatu txiribilak kontuz orri gainean.
  11. Egurrezko makilatxoaz kolpe leunak eman eratutako marrazkiak hobeto hautemateko.
  12. Egiaztatu imanaren eragina material ezberdinetan: paper-zatiak, plastikozkoak, egurrezkoak… Erabili metalezko zati edo objektuak ere: klipak, txanponak, aluminio-papera…
  13. Lan osagarria (hautazkoa): Biribilkatu espiralean kobrezkoa kablea torloju edo iltze handiaren inguruan. Errepikatu prozeduraren 7. – 12. pausoak torlojua edo iltzea iman bezala erabiliz. Ondoren, kendu kablearen muturretako plastikozko estalkia, eta konektatu zinta itsasgarriz kable-muturrak pilara. Errepikatu berriro prozeduraren 7. – 12. pausoak. Hurbildu torloju edo iltzearen mutur bakoitza imanaren poloetara eta behatu zer gertatzen den.
  14. Lan osagarria 2 (hautazkoa): Imana indar handikoa bada, utzi bertikalean erortzen kartoi-biribilki batean zehar eta aluminio-biribilki batean zehar.
  1. Jostorratza atzamarraz mugitzen badugu, zergatik itzultzen da posizio berara?
  2. Esperimentu hau egurrezko zotz batekin egin ahal dugu jostorratzaren ordez?
  3. Zure imanean ez badu adierazten zein diren ipar poloa eta hego poloa, nola jakin zenezake?
  4. Zer gertatuko litzateke zure iparrorratza Lurreko Ipar Poloan kokatuko bazenu?
  5. Behatu eratutako forma txiribilak iman gainean botatzen dituzunean. Zer ondorio atera ditzakezu?
  6. Zergatik imanak ez du erakartzen edozein motatako materiala, nahiz eta metalezko materialak izan?
  7. Lan osagarria: Alderatu biribilkatutako kablea duen torloju edo iltzea eta imana. Zertan dira antzekoak? Zer gertatzen da kableari konektatutako poloak trukatzen badituzu?
  8. Lan osagarria 2: Nahiz eta imanak kartoia eta aluminioa erakartzen ez dituen, zergatik haren portaera ezberdina da aluminio-biribilkitik erortzen denean?

1) Lurraren eremu magnetikoak kanpo espaziotik, bereziki Eguzkitik, etortzen diren partikula kargatuetatik babesten gaitu. Partikula horiek haien ibilbideetatik poloetarantz desbideratzen dira, auroren fenomenoa sortuz. Lurraren eremu magnetikoa haren nukleoa osatzen duen burdinezko eta nikelezko aleazioaren errotazioa sortua dela jotzen da.

2) Erresonantzia magnetiko nuklearra medikuntzan erabilitako diagnosi-tresna garrantzitsu bat da. Intentsitate handiko eremu magnetikoak erabiltzen ditu gorputzean uraren hidrogeno-nukleoen magnetizazioa lerrokatzeko. Eremuak magnetizazio horren lerrokapena aldatzeko erabiltzen dira, hidrogeno-nukleoek errotaziozko eremu magnetiko bat sortaraziz, eskanerrak detektatzeko gai dena. Horrela irudi bat sortzen da, zeina medikuek aztertu ahal duten gaixotasunak aurkitzeko.

Erresonantzia magnetiko nuklearra 
  • Magnetismoa:

http://es.wikipedia.org/wiki/Magnetismo

  • Iparrorratza:

http://es.wikipedia.org/wiki/Br%C3%BAjula

  • Magnetismoa:

http://www.fisicanet.com.ar/fisica/f3_magnetismo.php

  • Iparrorratza eraiki:

  • Imana eremu magnetikoan:

  • Zer da magnetismoa?

  • Lan osagarria: Nola egin elektroiman bat etxean

  • Lan osagarria 2: Zer gertatzen da iman bat aluminiozko hodi batean sartuz gero