Kimika

Plastikoa disolbatuz birziklatu ahal dugu?

Kimika

Sarrera
Helburuak
Erabilitako materiala
Arretazko neurriak / Aholkuak
Prozedura esperimental zehatza
Galderak
Aplikazioak eta bitxikeriak
Sakontzeko

Poliestireno hedatua edo EPS polimero plastikozko aparra da, bilgarrien eta eraikuntzaren sektoreetan erabilia. Poliestirenoa estireno-molekulen kate luzez osaturik dago, eta ekoizleek hura aldatuz aparra sortzen dute. Haren abantail nagusia higienea da, ez baita mikroorganismoetarako substratu nutritiboa, gai freskoak ontziratzeko material aproposa izanik. Gainera, arina, hezetasunarekiko erresistentea eta inpaktuen xurgatzailea denez, bilgarrietan anitz erabiltzen da. Isolatzaile termikoa ere bada, eraikuntzan etxebizitzak isolatzeko egokia.

 

EPS-a pentanoren (agente hedatzailea) eta poliestirenoren konposatuetatik ekoizten da.  Prozesua

Poliestirenozko objektua

n zehar, pentanoa berotu eta polimeroa plastifikatzen da moldetan, zeinek aparraren azken itxura sortuko duten. Azetona (edo propanona) (CH3)2CO formulako konposatu organikoa da. Likido zeharrargia eta sukoia da, poliestirenoa disolbatzeko gai. Poliestireno-aparra eta azetona nahastean, erreakzio bat gertatzen da zeinean polimeroa azetonan desagertzen dela beha daitekeen. Poliestirenoaren disolbatzea gertatzen da hain zuzen, polimeroaren molekulak banatzen baitira, azetonaren molekulekin nahasiz. Disolbatze horrek eta amaierako soluzioak birziklatze-teknologiarako gaitasuna erakusten dute.

 

Polimeroen birziklapenaren kontzeptua ikasi eguneroko erabilpeneko gaien bidez, eta haien birziklapenaren garrantzia ulertu

EPS-zko bloke txiki bat (kortxo zuria esaten ohi zaiona, baina EPS siglak eraman behar ditu)

Beirazko 8 edalontzi

Ura

Azetona

Beirazko hagatxoa edo goilara

  • Kontuan izan azetona disolbatzaile organikoa dela eta, beraz, ezin ditu larruazala, mukosak edo begiak ukitu.
  • Gogoan izan substantzia kimikoak ingurumenerako kaltegarriak izan daitezkeela; beraz, ez xahutu ezta harraskara bota ere irakasleari galdetu ezean.
  • Azetona erabiltzeko latexezko eskularruak ipintzea gomendagarria da, larruazalean zehar erraz xurgatzen den disolbatzaile organikoa delako.
  1. Beirazko zortzi edalontzian, sartu EPS kantitate bera, gutxi gorabehera.
  2. Zortzi edalontzietatik, lautan ur kantita hauek gehitu behar dituzu: 5 ml, 10 ml, 15 ml eta 20 ml.
  3. Eragin beirazko hagatxo batez edo goilara batez.
  4. Zehaztu EPS-ren disolbagarritasuna uretan.
  5. Gainontzeko beirazko lau edalontzietan gehitu azetona kantitate hauek: 5 ml, 10 ml, 15 ml eta 20 ml.
  6. Eragin beirazko hagatxo batez edo goilara batez.
  7. Zehaztu EPS disolbatzeko behar izan den azetona kantitate minimoa.
  1. Zergatik poliestirenoa ez da disolbatzen uretan, baina bai azetonan?
  2. Zure ustez, zergatik polimero hau azetonan disolbatzea haren birziklapenerako lagungarria da?

2009. urteko asmakizunen bat, Popular Science aldizkariaren arabera, Greensulate izeneko biomaterial berriaren garapena izan da, poliestirenoaren ordezkoa izan litekeena. Biomaterial honen oinarria onddoen erabileran datza. Nekazaritza-hondakinetan hazten dira, hala nola arroz- eta gari-oskoletak, zelulosan eta ligninan aberatsak direnak. Hondakinak molde batean kokatu eta onddoa sartzen denean, haren enzimek lignina eraldatzen dute. Honela lignina material kohesibo bilakatzen da, korapilatze trinkoa eta eraginkorra duena. Biomaterialaren dentsitatea eta erresistentzia alda daitezke onddoaren hazkuntza-baldintzen arabera. Multzoa 65 graduan egosiz onddoa hiltzen da, haren hazkundea sahiesteko. Babesari, arintasunari, erresistentziari, edota biguntasunari dagokionez, emaitza poliestirenoaren oso antzekoa den material bat da, baina haren ekoizpenerako energiaren zortzirena baino ez da beharrezkoa izan. Gainera, ez da plastiko biodegradaezin bat, zeinak mendeak iraungo lituzkeen zabortegi batean lurperatuta. Horrela erantsitako argazkia bezalako irudiak sahiestuko lirateke.

  • Poliestirenoari buruz:

http://es.wikipedia.org/wiki/Poliestireno_expandido http://tecnologiadelosplasticos.blogspot.sk/2011/06/poliestireno.html

  • Azetonari buruz:

http://es.wikipedia.org/wiki/Acetona

http://earth911.com/

  • EPS-ren disoluzioaren esperimentua:

  • Plastikoaren birziklapena:

  • Birziklapena benetan lagungarria da?:

 

Argazkiak eta bideoak