Kristalak inguratzen gaituzten objektu zoragarriak dira, nahiz eta askotan gu horretaz ez ohartu. Aurkitu genituen lehenengo kristaletatik, Lurra osatzen duten mineralak, gizakiak haiekiko erakarpena izan dute. Haien forma poliedriko eta erakargarriek salatzen dituzte, haien aurpegiek osatzen dituzten angeluek, sarritan distira ikusgarriak, baina batez ere haien propietate fisikoek, gure teknologian etengabe erabiliak izatearen arrazoia. Gatz arruntatik laser berrietara, azukretik erdieroaletara, eta hondartzako aretik hartzen dugun farmakoetara, kristalak nonahi daude. Haietako asko mikroskopikoak dira, baina batzuk hainbat metroko tamainara iristen dira, Naica kobazuloko igeltsuzko kristal erraldoi famatuak bezala, Mexikon.
Kristaltze prozesuan hainbat aldagaik parte hartzen dute, hala nola tenperatura, hozte-abiadura eta kristalizatu nahi dugun horren disolbagarritasuna. Gure materiala disolbatu eta berotzen dugunean, hoztuz doan heinean, kristal-nukleo txikiak eratzen dira, zeinekin disolbatutako molekulak batuz doazen, eta horrela kristal-sarea hazten da.
Haziko dituzun kristalak monoamonio fosfatozkoak (ADP) dira, uretan disolbagarria den substantzia bat. Erabiliko dugun metodoa hoztearen teknika da. Horren funtsa ADP-a, azukrea bezala, ur berotan ur hotzetan baino gehiago disolbatzean datza.
Kristalak hazi eta kristalizazio-tekniken teoria ezagutu.
Kristalizazio-ekipamendua:
300 g monoamonio fosfato (NH4H2PO4) duen poltsa bat
Plastikozko edalontzi bat
Poliestirenozko kutxa bat
Bero-iturri bat (adibidez, berotzeko plaka bat)
Gutxienez litro bateko bolumena duen ontzi bat (matrazea, hauspeakin-ontzia, lapikoa…)
Litro erdi bat ur (500 mL)
Irabiatzeko tresna bat, beirazkoa ahal bada
Material xurgatzailea (papera, zapia…)
Material isolatzailea ontzia eusteko (eskularruak, zapia…)
Laborategiko termometroa (hautazkoa)
Hemendik aurrera grafiko sinple honi jarraituko diogu, non tenperatura gure disoluzioaren kontzentrazioaren aurka irudikatzen den. Irakitera iritsi zara (100ºC), eta ADP kopurua 300 gramokoa zen litro erdi batean, hots, 600 gramo litro batean.
Orain kristal handiagoak egiten saiatu ahal zara, horretarako aurreko esperimentuko kristala hazia moduan erabiliz (hautazkoa).
Natura existitzen den laborategirik aurreratuena da. Lurran jada 5300 kristal natural edo mineral mota inguru ezagutzen ditugu. Orokorrean, ehunka mila urte behar dute kristalizatzeko. Gizakiok kristalizazio-teknika ezagutu eta zientziaren hainbat arlotan erabiltzen dugu, hala nola biomedikuntza, kimika, geologia, fisika edo materialen zientzia, besteak beste. Edozein material kristalizatzea lortuz gero, ezaguna edo ezezaguna, X-izpien difrakzioaren teknikaren bidez haren egitura molekularra az
ter dezakegu (atomoak, ioiak edota molekulak egituran nola daude ordenatuta) eta, beraz, ezagutu haren propietateak eta nola aplikatu. Ikerlan-arlo honi kristalografia esaten zaio, eta zientziaren historiaren aurrerapen handiak, ADNren egituraren aurkikuntza bezala, horri esker lortu dira. Kristalografoek ikertzen dute gure bizimodua aldatuko duten materialak, hala nola grafenoa, nanopartikulak edo medikamentu berriak.
https://es.wikipedia.org/wiki/Cristal
https://es.wikipedia.org/wiki/Cristalizaci%C3%B3n
https://cristales.fundaciondescubre.es/?lang=es