Poliestireno hedatua edo EPS polimero plastikozko aparra da, bilgarrien eta eraikuntzaren sektoreetan erabilia. Poliestirenoa estireno-molekulen kate luzez osaturik dago, eta ekoizleek hura aldatuz aparra sortzen dute. Haren abantail nagusia higienea da, ez baita mikroorganismoetarako substratu nutritiboa, gai freskoak ontziratzeko material aproposa izanik. Gainera, arina, hezetasunarekiko erresistentea eta inpaktuen xurgatzailea denez, bilgarrietan anitz erabiltzen da. Isolatzaile termikoa ere bada, eraikuntzan etxebizitzak isolatzeko egokia.
EPS-a pentanoren (agente hedatzailea) eta poliestirenoren konposatuetatik ekoizten da. Prozesua
n zehar, pentanoa berotu eta polimeroa plastifikatzen da moldetan, zeinek aparraren azken itxura sortuko duten. Azetona (edo propanona) (CH3)2CO formulako konposatu organikoa da. Likido zeharrargia eta sukoia da, poliestirenoa disolbatzeko gai. Poliestireno-aparra eta azetona nahastean, erreakzio bat gertatzen da zeinean polimeroa azetonan desagertzen dela beha daitekeen. Poliestirenoaren disolbatzea gertatzen da hain zuzen, polimeroaren molekulak banatzen baitira, azetonaren molekulekin nahasiz. Disolbatze horrek eta amaierako soluzioak birziklatze-teknologiarako gaitasuna erakusten dute.
Polimeroen birziklapenaren kontzeptua ikasi eguneroko erabilpeneko gaien bidez, eta haien birziklapenaren garrantzia ulertu
EPS-zko bloke txiki bat (kortxo zuria esaten ohi zaiona, baina EPS siglak eraman behar ditu)
Beirazko 8 edalontzi
Ura
Azetona
Beirazko hagatxoa edo goilara
2009. urteko asmakizunen bat, Popular Science aldizkariaren arabera, Greensulate izeneko biomaterial berriaren garapena izan da, poliestirenoaren ordezkoa izan litekeena. Biomaterial honen oinarria onddoen erabileran datza. Nekazaritza-hondakinetan hazten dira, hala nola arroz- eta gari-oskoletak, zelulosan eta ligninan aberatsak direnak. Hondakinak molde batean kokatu eta onddoa sartzen denean, haren enzimek lignina eraldatzen dute. Honela lignina material kohesibo bilakatzen da, korapilatze trinkoa eta eraginkorra duena. Biomaterialaren dentsitatea eta erresistentzia alda daitezke onddoaren hazkuntza-baldintzen arabera. Multzoa 65 graduan egosiz onddoa hiltzen da, haren hazkundea sahiesteko. Babesari, arintasunari, erresistentziari, edota biguntasunari dagokionez, emaitza poliestirenoaren oso antzekoa den material bat da, baina haren ekoizpenerako energiaren zortzirena baino ez da beharrezkoa izan. Gainera, ez da plastiko biodegradaezin bat, zeinak mendeak iraungo lituzkeen zabortegi batean lurperatuta. Horrela erantsitako argazkia bezalako irudiak sahiestuko lirateke.
http://es.wikipedia.org/wiki/Poliestireno_expandido http://tecnologiadelosplasticos.blogspot.sk/2011/06/poliestireno.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Acetona